XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auziaren bidebieta hontan ez datoz guziak bat.

Batzuek, ba, izateak berariz dakarren errotiko larrimina nabarmenago ipintzen dute, Gizakia bakoitzaren odol izakerak edo eiteak hortara bultzatzen duelako.

Hoiek jatorrizko izua oroiterazten dute beti.

Beste batzuek, ordea, kristautasunari buruz hobatzat hartzen dute Jainkoaren onegina ta errukia.

Ta horixe jartzen dute nabarmenago.

Kristo`k Berak ekarritako jaregintzaz irakasbidea bigunago bihurtu dela deritxoe hoiek, eta ez omen du gizonak jasotako jatorrizko izateak onen betondo goibelik.

Horrenbeste kristautasunak ekarri duela, egiz, uste izan arren, halere, geroago esan dugunez, zenbait filosofo beste honelako irizpideari areago atxikitzen zaizkio: Gizakiaren izatea Jainko ahaltsuaren atzamarretatik zeharo isegita arkitzen dela, alegia.

Kierkegaard: Jatorrizko Izua Gizakiaren jatorrizko izua gehienik aztertu ta erabili izan duena, bere idazlanetan heiagora auhengarriena jalkitzen duena, Kierkegaard izan da.

Izatea zer den soilki aztertuta, Jainkoaganako dugun menpetasunaren asmatzailerik nagusiena ez ezik, zorrotzena ere, bera da.

Izugarria da berekiko kristauen ezaugarria.

Sartre`k beste horrenbeste ihardetsiko die hurrengo kristaueri: zera, jainkogabeak drama garratza bere baitan baldin ba`daroa, sinistunak ez daroala gutxiagokorik.

, 95 g. orr.

Eta beldurgarrizko hodeietan baizen, ezin da egiz izan kristau den Gizakia.

Kierkegaard`ek berak 1850 g. urtean idatzitako Kristautasunaren ikasbidea, oraindik kristautasun latzaren ikastola idegabea da.

Eliza bat baino besterik ez du haintzat hartzen: Guda Eliza, alegia.

Ezin daiteke, ba, hemen bestelango Eliza garailerik izan, holako hori ba-dan Eliza litzakelako.

Oraindik hobeto esan, ezta ba-dan Eliza ere benetan ez da, ba-dagoen Eliza baizik.

Ba-dan Eliza, ordea, ez litzake kristautasunari ontsa legokiokena.

Eliza, izatekotan, egiten ari dena bakarrik onartzen du.

Beraz, Kierkegaard`en asmotan haintzat ematen den Eliza ez da sointzen, ez da sistematzen, ez da atalbatzen. Osaezina da.